XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertso-sayoa bukatu ta juraduko jaunak erabaki zuten Txirrita ta Pello Errota, biak batera, lendabizi gelditzen zirala, ta urrena Sailburu.

Festak urrengo egunean jarraitu zuten: mutil koxkorren dantza-soka, txistularien txapelketa, ta illuntzean iru komeri: Toribio Alzaga-ren Aterako gera, ta Marzelino Soroa-ren Alkate berriya ta Barrenen arra.

Euskalerrian izandu dan lenengo teatro-taldeak, Euskaldun Fedea izena zuenak, aurkeztatu zituen.

Uztaillaren 7'an bukatu ziran festak.

Egun artan izan ziran irrintzilariak, aurrentzako idazteko ta irakurtzeko esamiñak, nekazarientzako sariak, tobera-jotzalleak, emakumeen korrika-apostuak suilla bat ur buruan zutela, zezen-suzkoa, ta abar.

Euskal festak gutxi aldatzen ziran batetik bestera eta erri guzietan berdin xamarrak izaten ziran.

Festak bukatu ta abitu da Txirrita atzera ere mendi aldera, bere lantegira.

Pausoa, guk uste beintzat, etzuen egingo festetarakoan bezin bizkor.

Allegatu da, nagusia topo egin du ta onek galdetu dio: - Etorri al aiz, Joxe Manuel? Ta... sobratuak nun dituk ?

Sobratuak? A, motell, motell....

Emen aurreratuak gastatu, an irabaziak gastatu, ta ala ere zorretan etorri nauk....